Kopako arantza behingoz atera nahi du Realak, ilusioari atea zabaltzeko

Lasartek atsedena emango die zenbait jokalariri gaur Anoetan Almeriaren aurka jokatzeko

Xabier Lopetegi.
Donostia
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Martin Lasartek gauza asko aldatu ditu Realean, onerako. Lehiakortasuna eta nortasuna eman dizkio taldeari, eta joan den denboraldiaren hasieran gutxik espero zutena lortu zuen: igoera. Baina ezin izan zuen Espainiako Kopako madarikazioa apurtu, ia beti bezala lehen kanporaketan egin zuelako kale Realak, Rayoren aurka. Oraindik ere koipeztatu gabe baitzegoen. Baina oraingo egoera oso desberdina da. Martxa hartuta dabil Reala, eta azken urteetako emaitza kaskarrak hobetu nahi ditu Almeriari gaindituta, badakielako ilusio eta konfiantza iturri garrantzitsua izan daitekeela. Hamaikakoa ez duela irauliko agindu du Lasartek. Edonola ere, baliteke Markel, Estrada eta Sarpongen gisako jokalariek aukera izatea gaur (22:00, Gol TV). Bi hamarkada luze daramatza Realak Kopan Lehen Mailako talde bat azpiratu gabe. Bada garaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.