FUTBOLA

Kopako finala, Camp Noun

Athletic eta Bartzelona ez dira Espainiako Futbol Federazioarekin ados jarri.

Camp Nou.
2015eko martxoaren 25a
07:47
Entzun

Maiatzaren 30ean, Kataluniako hiriburuan jokatuko dute azkenean Athleticek eta Bartzelonak Espainiako Kopako finala; Camp Noun, hain zuzen. Bilera egin dute bi klubetako ordezkariek federazioarekin, baina ados jarri ez, eta Espainiako Futbol Federazioko zuzendaritzak aukeratu du zelaia.

Tirabira izan da finala jokatzeko lekuaren inguruan. Santiago Bernabeun jokatzeko eskatu zuten batera Athleticek eta Bartzelonak, baina Real Madrilek uko egin zion aukera horri. Beste aukera batzuk ere izan dira mahai gainean; Sevillako Benito Villamarin, Valentziako Mestalla, San Mames bera... baina azkenean Bartzelonaren alde egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.