Kopako finala jokatuko du gaur Realak, Madrilen
BELAR HOCKEYA. Realak Kopako finala jokatuko du gaur Madrilen, Club de Camporen aurka (13:00). Txuri-urdinek atzo lortu zuten finalerako txartela, Bartzelona mendean hartu ondoren. Partida bana amaitu zen, eta penaltietan nagusitu ziren gipuzkoarrak. Aurkari gogorra izango dute gaur, Club de Campo tituluaren jabe egin baita azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu