Saskibaloia

Kopako finalerdietan sartu da Bilbo Basket

Partida handia jokatuta, bilbotarrek 72-73 irabazi diote Bartzelonari, eta Kanaria Handiaren aurka ariko da finalerdietan, larunbatean.

unai zubeldia
2016ko otsailaren 18a
21:09
Entzun

Handia egin du Dominion Bilbo Basketek. Estu eta larri Espainiako Koparako sailkatu, eta Bartzelona erraldoia kanporatu du final-laurdenetan (72-73), Coruñan. Hasi eta bukatu oso partida serioa jokatu dute bilbotarrek, eta ezusteko handia eman dute azkenerako. Seriotasunaren seinale, Dominion Bilbo Basket nagusi izan da lau laurdenetatik hirutan. Kanaria Handiaren aurka ariko da finalerdietan, larunbatean. Beste final-laurdenean ere ezustekoa izan da, eta Kanaria Handiak 83-78 irabazi dio Valentzia ACB ligako liderrari.

Lehen bost minutuetan 11 puntu saskiratuta —hiru hiruko tartean—, Hervelle erabakigarria izan da lehen laurdenean. Eta azken laurdenean Mumbruk eman dio azken kolpea Bartzelonari, Ruoffekin batera —18 puntu—. Markagailua 68-71 zela, Mumbruk errebote garrantzitsua hartu du 45 segundo falta zirela; bi jaurtiketa libre sartu ditu gero (68-73); eta, Tomicek bi jaurtiketetatik bakarra saskiratu ondoren, Doellmanek huts egin eta Mumbruk berak hartu du azken errebotea. Hasterako, ezusteko handia izan du Kopak.

Laboral Kutxa Baskoniak bihar jokatuko du final-laurdenetako partida, Obradoiroren aurka (21:30).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.