Bihar hasiko da Espainiako Kopako fasea, eta han izango da Caja Laboral Baskonia. Ostiralean Bizkaia Bilbo Basketen (19:00) aurka jokatuko du final-laurdenean. Txapelketari ekiteko dogoa du Esteban Batistak. Hona hemen elkarrizketako esan batzuk, aurrerapen bezala:
- "Lehiaketa polita da Kopa. Laburra, azkarra, bizia. Hiru partida irabazi eta titulu bat daukazu poltsikoan, baina bakarra galtzen baduzu, sekulako muturrekoa hartzen duzu. Asko erakartzen nau Kopak".
- "Taldeak Kopa irabazten badu, ez da nigatik edo beste jokalari batengatik izango. Ez naiz Michael Jordan".
- "Panathinaikosi irabazi genion orain gutxi. Panathinaikos zer da, Bartzelona eta Real Madril baino talde kaskarragoa? Ez diet beldurrik, ni konbentzituta nago [Kopan] haiek garaitu ditzakegula".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA
"Kopan hiru partida irabazita, titulua duzu; bestela, muturrekoa"
Esteban Batista Caja Laboral Baskoniako jokalariaren elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu