Hauek dira BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrizketan Asier Zurinaga Kaikuko patroi ohiak (Barakaldo, 1971) esandakoetako batzuk:
- "Berak beti gutxietsi izan ditu bere patroiak. Kortaren eta bere patroien arteko kontua ez da gaur goizekoa".
- "Urdaibaren gai horrek pozoituta dauka, beste konturik ez daukalako. Bera ari da bere burua hondoratzen".
- "Marra askotan gainditu du, eta nik kontra egin diodanean, taldearen onean pentsatuz egin dut".
- "Egundoko kaltea egin didate, garai honetan bidalita, aukerarik ez daukadalako beste norabait joateko, taldeak itxita daudelako".