Orain arte ez da oso erraza izan Usurbil BERRIA Txapelketarekin uztartzea. Usurbildarrak lehen kanporaketa pasatu ezinik ibili dira parte hartu duten guztietan, baina asteburuan sendotasunez irabazi zieten Igorreri. Bigarren kanporaketan Hernani izango dute aurrez aurre. Irurtzunek, berriz, nahi baino gehiago sufritu zuen Txukun Lakuaren aurka. Txapelketa irabazteko faboritoen artean daude irurtzundarrak, baina joan den ostiralean baino hobeto jokatu beharko dute bigarren kanporaketan Markinari irabazteko.
Irurtzun 57
Txukun Lakua 48
KADETEAK
Idoate II.a-Beraza 13
Isasmendi-Obragon II.a 22
GAZTEAK
Ansotegi-Zabaleta 22
Mendinueta-Lekue 18
NAGUSIAK
Ollo-Otxotorena 22
Sanchez-Irurruziaga 8
Faboritoak ziren, eta irabazi egin zuten, baina irurtzundarrek uste eta nahi baino gehiago sufritu zuten, BERRIA Txapelketako lehen kanporaketan. Kadeteen partidan hasi zen Irurtzun sufritzen, Txukun Lakuako Isasmendik eta Obragon II.ak 13-22 irabazi baitzuten. Partida gogorra izan zen, lau pilotariak iaioak baitira defentsako lanean baina kosta egiten baitzaie tantoak amaitzea. Lehen partida galdu arren, gazteak irabazteko itxaropentsu zeuden, Gomez eta Abascalek bikote sendoa osatzen dutelako. Baina estu eta larri irabazi zuten, 22-18, Santxo eta Ostolazaren aurka. Azkenerako, nagusien partidan lasaitu ziren irurtzundarrak. Ollok eta Otxotorenak erraz irabazi zuten partida erabakigarria: 22-8.
Igorre 42
Usurbil 58
KADETEAK
Artabe-Garriga 11
Barandiaran-Sanchez 22
GAZTEAK
Gomez-Abascal 22
Santxo-Ostolaza 14
NAGUSIAK
Arrese-Atutxa 9
Huizi-Txapartegi 22
Irurtzungoak estu eta larri ibili ziren, eta Usurbilgoak, berriz, oraindik ospatzen ariko dira. Barandiaran eta Sanchez eroso aritu ziren Artabe eta Garrigaren aurka, eta, 11-22, lehen puntua eman zioten Usurbili. Gazteen partida estua izatea espero zen, baina Santxo Usurbilgo aurrelaria ohi baino okerxeago ibili zen. Gomez eta Abascal Igorrekoak, berriz, oso txukun. 22-14 irabazita, Igorre bizirik iritsi zen nagusien partidara. Txapartegik partida osoa jokatu zuen; atzelariaren lanari esker, gozatu egin zuen Huizik aurrean. Eroso, 9-22, eta Usurbil aurrera.
Kostatako koska igo dute
Usurbilek lehen aldiz irabazi du BERRIA Txapelketako lehen kanporaketa, Igorreren aurka, eta Hernaniren aurka jokatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu