Darko Kovacevic (1973, Serbia) Realeko jokalari ohiak futbolari profesional izateari utzi beharko dio hain segur, bihotzeko arazoak medio. Donostian ebakuntza egin diote gaur, eta medikuek erretiroa hartzeko esan diote.
Futbolaria duela egun batzuk hasi zen arazoak sentitzen, eta gaitza orduan antzeman zioten. Arteria nagusiaren %90 inguru itxita zuen. Orain, ebakuntzaren ondoren, urtebetean aritu beharko du medikamentuak hartzen. Gero, futbolari izateari utzita, bizimodu normala egin ahal izango du.
Gaur egun Greziako Ligan dabil Kovacevic, Olympiacos taldean. Ernesto Valverde (Gasteiz) da hango entrenatzailea.
Realean bi garaitan jokatu zuen: 1996-1999an -Juventus Italiako taldeak orduko 3.500 milioi pezetagatik fitxatu zuen- eta 2001-2007an. Hain zuzen, 2002-2003an egin zuen denboraldirik onena, Realak Espainiako Ligan bigarren bukatu zuenean: 20 gol sartu zituen Ligan -97-98n, hamazazpi-.
Proleter (Serbia), Izar Gorria (Serbia), Sheffield Wednesday (Ingalaterra), Reala, Juventus, Lazio (Italia) eta Olympiakos taldeetan aritu da.
Futbola
Kovacevicek futbola utzi beharko du, bihotzeko arazoengatik
Realeko jokalari ohiari ebakuntza egin diote gaur, Donostian. Orain dela gutxi antzeman zioten gaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu