Arrauna

Koxtapek "gezur eta sasi-egitzat" jo ditu salaketak

Sei arraunlari emakumek salatu dute gutxietsita sentitu direla eta "mugak" gainditu dituela zuzendaritzak; kluba uztea erabaki dute.

Koxtapeko arraunlarien batela, artxiboko irudian. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU.
2018ko azaroaren 13a
17:14
Entzun

Azken urteetan San Juan Koxtape taldean arraun egindako zenbait emakumek kritika zorrotzak egin dizkiote zuzendaritzari. "Minduta" azaldu dira klubeko agintariek haiekin izan duten portaeraz, eta horren ondorioz, kluba uztea erabaki dute. Nerea Perezek, Maria Mendizabalek, Ane Arbillagak, Onintza Olaizolak, Oihana Cereijok eta Laura Goldarazenak egin dituzte salaketak.

Klubak atzo erantzun zien salaketa horiei. "Haserrea" azaldu du. "Gezur eta sasi-egiak dira, eta herrian zurrunbiloa eta nahastea eragin dute. Jakitun gara arraunlarientzat denboraldi gogorra izan dela, baina ez da samurragoa izan zuzendaritza osatzen dugun kideontzat. Ez genuke nahi horrelako beste denboraldirik, nahiz eta garaipen eta bandera asko lortu".

Horregatik, klubak jakinarazi duenez, ezohiko batzarrera deituko ditu bazkideak, azalpenak eman eta haien karguak bazkideen esku uzteko. "Lehendakaria jarri edo kentzea bazkideei bakarrik dagokie, eta haiek nahi badute, zuzendaritza berri bat egon daiteke. Horrek jarraitu nahi duten arraunlariek segitzea ahalbidetu dezake".

San Juan Koxtapeko arraunlariek bost aldiz irabazi dute Euskotren liga, eta beste bost aldiz Kontxako bandera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.