Txirrindularitza

Kreuziger nagusi Suitzako Itzulian, eta Antonek hirugarren segitzen du

25 kilometroko kronoigoera korritu dute gaur. Bihar bukatuko da proba.

2008ko ekainaren 21a
18:55
Entzun
25 kilometroko kronoigoera erabakigarria zuten gaur Suitzako Itzulian (zortzigarren etapa, Altdorf-Klausenpass), eta Roman Kreuziger nagusi azaldu da, etapa irabazita, 1.00.22ko denbora eginda. Lidergoa ere lortu du, gainera.

Jose Rujano geratu da gaur bigarren, 16 segundora. Hirugarren, Andreas Kloden, 17ra. Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindularia zazpigarren izan da, 1.49ra. Kim Kirchen gaur arteko liderrak 3.24 galdu du.

Sailkapen nagusian Kreuzigerrek 48 segundo kentzen dizkio Kloden bigarrenari. Antonek hirugarren segitzen du, eta 1.55era da. Damiano Cunego dago ondoren, 2.11ra. Kirchen, zazpigarren, 2.58ra.



Bihar bukatuko da Suitzako Itzulia: Altdorf-Bern. Etapa lau samarra izango da. Laugarren mailako bi mendate edukiko dituzte bukaera aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.