Krisia amaitu nahi du Baionak gaur, Parisen emaitza ona lortuta

Baionarrak sailkapeneko azken postuetara hurbildu dira azken lau partidak galdu eta gero

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Ez da giro izan aste honetan Jean Dauger estadioan. Montpellierren aurkako porrotak min egin dio Baionari. Azken minutuetan, Yoann Hugetek entsegua egina zuenean, baloiari ihes egiten utzi zion. Hurrengo jokaldian, Montpellierek baloia lapurtu eta partida erabakita utzi zuen (18-29). Laugarren porrota jarraian eta aurpegi tristeak aldagelan. «Gure artean mintzatuko gara, gauza bat gaizki baitoa», zioen Julien Puricelli kapitainak. «Niregatik galdu dugu partida», erantsi zuen Hugetek, burumakur.

Etsipenerako tarte gutxi dauka, baina, Baionak. Gaur Parisen Staderen aurka jokatu ondorik (19:00) oporraldia jinen da. Baina puntu premian dago Lapurdiko hiriburuko taldea. «Oraindik diagnosia osoa ez dugu egin, baina gure ibilmoldean zerbait aldatu behar dugu. Zirimola negatibotik atera beharra dugu», esan du Christian Gajan baionarren kirol zuzendariak.

Gajanek aipatzen dituen aldaketa horiek gaurko hamabostekoan ikus daitezke. Gajan eta Thomas Lievremont entrenatzaileek suspertzearen bila dabiltza, eta taldearen erdia aldatuko dute. Aitzinean, bost jokalari berri sartuko dira: Baget, Lafond, Roumieu, Baiocco eta Marmouyet. Lehen lerroa osoki aldatu du, beraz, Lievremontek, eta hirugarren lerroan Martinek bakarrik eutsi dio bere tokiari.

Gibelean, halabeharrak ere izan du zerikusia Gajanen erabakian. Pepito Elhorga saratarra zalantzan izan da azken unera arte, eta azkenean ordezkoen aulkian izango da gaur. Haren lekua Joe Pietersenek beteko du, hegaleko moduan. Gibelean, Jean Baptiste Peyras biarnesak Sam Gerberren lekua hartuko du, eta Cedric Gartzia uztartze erdiaren ordez, Julien Audyk jokatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.