Kristin Armstrongek (AEB) irabazi du emakumezkoen errepideko erlojupeko proba, eta Pekinen lortutako urrea berritu du. 29 kilometroan, 15 segundoko aldea atera dio Judith Arndt (Alemania) bigarren sailkatuari, eta 22koa Olga Zabelinskaiari (Errusia).
Armstrongek erretiroa hartu zuen Pekinen urrea lortu eta gutxira, amatasuna zela eta, baina 37 urterekin lehen bezain indartsu ibiltzeko lain dela erakutsi du.