Italiari lehen garaipena lortzeko garaia iritsi zaio. C multzoko estreinako partidan Espainiaren aurka emandako itxura onarekin indartuta, gaur Kroaziaren benetako maila zein den neurtuko du. Cesare Prandellik entrenatzen duen selekzioak hiru puntuak behar ditu, beste berdinketa bat lortzea arriskutsua litzatekeelako final-laurdenetarako sailkatzeko bidean. Izan ere, litekeena da Espainiak gaur Irlandari irabaztea —faboritoak dira espainiarrak—, eta Espainia eta Kroazia launa punturekin iristea azken jardunaldiko azken partidara. Egoera horretan, ez litzateke harritzekoa izango espainiarrak eta kroaziarrak berdinketa adostea. Emaitza horrekin, bi selekzioak sailkatuko lirateke final-laurdenetarako, eta Italia Eurokopatik kanpo geratuko litzateke.
Kroazia, berriz, Irlandaren aurkakoa errepikatzen saiatuko da —3-1 irabazi zuen—. Kostako zaio, Irlanda baino askoz talde sendoagoa eta lehiakorragoa baita Italia. Luka Modricen lanak garrantzi handia izan dezake kroaziarren jardunean. Sasoi eskasa egin ondoren, Tottenham Hotspurreko erdilari finak bikain jokatu zuen lehen partida. Kroaziak haren beharra du berriro.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: C multzoa
Kroaziak benetan zer maila duen neurtuko du Italiak
Prandelliren taldeak itxura ona eman zuen estreinako partidan, eta gaur irabazi egin nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu