Txirrindularitza

Kruijswijk eta Chavesek hautagaitza aurkeztu dute Giroan

Kolonbiarrak irabazi du Dolomitetako etapa nagusia, eta Herbeheeretakoa da lider berria. Nibalik 37 segundo galdu ditu eta Valverdek hiru minututik gora

jarraia123077.jpg
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko maiatzaren 21a
17:26
Entzun

Italiako Giroak eztanda egin du Dolomitetako etapa nagusian. Hautagai nagusien zerrenda kolpetik aldatu da Corvararko bidean (210 kilometro). Steven Kruijswijk (Jumbo) da orain lider berria eta Esteban Chavesek (Orica) irabazi du etapa. Kolonbiarra dago hirugarren sailkapenean, eta Vincenzo Nibali (Astana) dago bigarren, liderrarengandik 41 segundora. Alejandro Valverde, aldiz, jokoz kanpo gelditu da. Pott egin du eta 3.06ra dago orain.

Etapa oso ikusgarria izan da. Hasieran 37 txirrindulariko multzo batek egin du aurrera, eta tarte polita lortu dute. Atzean faboritoak zeuden, eta helmugatik 27 kilometrotara jo du erasoa Nibalik, Valparolako gainean (2.200 m.) gora. Italiarrak Valverde utzi du atzean, baina ez Kruijswijk eta Chaves. Are gehiago, beste biak izan dira gero Nibali atzean utzi dutenak.

Valparolako gainean minutu erdiko aldea zuten Nibalirekiko eta aurrean oraindik ihesaldiko kide batzuk zeuden. Etapako buruan Darwin Atapuma zen (BCM). Kolonbiarrak etapa handia egin du, baina Kruijswijk eta Chavesek helmugatik bi kilometrotara harrapatu dute, Georg Preidlerrekin (Giant) batera, hura ere ihesladian sarturikoa. Esprintean Chaves izan da bizkorrena. Nibali 37 segundora helmugaratu da, eta Valverde 3 minutura. Mikel Nieve (Sky) izan da lehen euskal herritarra, 14. helmugan, 3.52ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.