Kukullagak astindu gogorra jaso du Mar Sagunten pistan (44-22)

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Ez zen ezustekorik izan Sagunten (Herrialde Katalanak), eta Kukullaga esku-hutsik itzuli zen Euskal Herrira, etxeko taldearen aurka 44-22 galduta. Emaitza argigarria da oso, eta ezin hobeto islatzen du gaur-gaurkoz bi talde horien artean dagoen alde handia. ABF ligako sailkapenari erreparatu besterik ez dago zalantzaren bat izanez gero. Mar Sagunt lehena da, jokatutako zazpi partidak irabazita. Kukullaga, berriz, azken-aurrena da, partida bakarra irabazi eta sei galduta.

Atzoko partidak ez zuen askorako eman. Mar Saguntek partida hasi eta berehala lortu zuen aldea egitea, eta atsedenaldian jada zazpi golena zuen (19-12). Erauntsia, ordea, bigarren zatian iritsi zen.

Gaur, Castro-Itxako

Garaipenari esker, Mar Saguntek lidergoa kendu dio Itxakori. Hala ere, egun bateko kontua izan daiteke, gaur Lizarrako taldeak Castroren pistan irabazten badu (20:30) buruan jarriko baita berriro. Hala izatea espero da, handia baita Itxakoren eta Castroren arteko aldea. Ambros Martin eta hark entrenatzen dituen jokalariak, halere, ez dira fidatzen, Castro kontrario arriskutsua baita bere zaleen aurrean jokatzen duenean. Horregatik, adi-adi jokatu beharra azpimarratu du nafarren entrenatzaileak. Aste honetako lehen erronka izango da gaurkoa. Bigarrena datorren larunbatean izango da, Itxakok Dinamo Volgograd hartuko baitu Txapeldunen Ligako lehen ligaxkako bosgarren jardunaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.