Sasoi honetako hirugarren derbia jokatuko dute gaur Kukullagak eta Itxakok Etxebarrin (Bizkaia), ABF ligako laugarren jardunaldian (20:00). Etxebarrikoak eta Lizarrakoak puntu premian dira, baina batez ere Lizarrakoak, azkenak baitira sailkapenean, punturik lortu gabe. Kukullaga apur bat lasaiago dago —10. da, bi puntu lortuta—, baina ezin du lasaitu.
Beste bi euskal taldeak, berriz, etxetik at ariko dira: Bera Bera, Novasen (Galizia), eta Zuazo, Alcobendasen (Espainia). 18:00etan hasiko dira bi partidak.
Anaitasuna-Naturhouse
Asobal ligan, berriz, Anaitasunak Naturhouseren bisita jasoko du (18:30). Iruñeko taldeak ez du punturik lortu lehen hiru jardunaldietan, sailkapeneko lehen hiru taldeen aurka jokatu baitu. Gaur du lehen aukera puntuak biltzen hasteko. Hala ere, Naturhouse arerio zaila da. Ondo ari da: seigarren da, lau punturekin.
Kukullagak eta Itxakok derbia jokatuko dute gaur, Etxebarrin
Bera Bera eta Zuazo etxetik kanpo ariko dira, Mecalia Atletico Novas eta Alcobendasen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu