Garaipenik ez, eta galdutako partidak, lau. Zama astun-astuna darama soinean Lagun Arok, eta arintzen ez duen bitartean, ikaragarri sufrituko du. Ikusteko dago Estudiantesen aurkako emaitza eta irudi txarrak zenbaterainoko eragina duen, baina handia izan liteke, eta luzerako. Madrilen hartu zuten kolpea oso gogorra izan zelako. Zaragozako dema gogoan, jokalarien buruko indarra berreskuratzea izan da Sito Alonsoren helburua, «emaitzen gainetik».
Buruko indarra garrantzitsua da, baina emaitzak, gehiago. CAI bikain aritu zen etxean jokatutako partida bakarrean. Baskoniari 22 puntuko aldea atera zion, eta aurkariaren akatsei etekin handia ateratzen maisu direla erakutsi. Lagun Arok baloi asko galtzen ditu batez beste, eta zenbaki txar horiei buelta ematen ez badie, Baskoniaren antzeko emaitzarekin buelta daiteke etxera. Zaragozak Robert Archibald pibota jokatzeko moduan dauka; lehen hiru asteetan kantxetatik kanpo egon da Archibald.
Lagun Arok hondoa jotzeko arriskua du Zaragozaren aurka
Etxean sendo ari dira Aragoikoak, eta zaila izango da haiei gailentzea; Archibalden laguntza izanen dute (12:15, ETB 1)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu