Lagun Arok kanporaketak jokatuko ditu lehen aldiz Fuenlabradari irabazita
Normalean, aulkian geratuko da Vidal. Jokalari garrantzitsua falta dute etxekoek: Penney jaurtitzailea (20:45)
Puztu gabe, baina gozatzen hasteko moduan. Lagun Arok kanporaketak jokatzeko txartela lor dezake historian lehen aldiz, eta talde txikientzat egoera politak izaten dira, lanean jarraitzeko akuilua. Egin beharrekoa sinplea da: Fuenlabradari irabaztea. Lortzea, ez hainbeste. Batez ere Fuenlabradak ziurtatu gabe duelako mailari eusteko lorpena. 11 garaipenekin dago Porfi Fisacen taldea, beste hiru talde bezala, baina Estudiantes garaipen bakarrera dauka. Vidalek ez du jokatuko, normalean, baina Fuenlabradak ere hutsune garrantzitsua dauka: Kirk Penney jaurtitzaile aparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu