Lagun Arok mailari eusteko lorpena berrets dezake eguerdian, eta liga bukatzeko hamabi jardunaldi luze geratzen direla aintzat hartuta, lorpen handia da, liga hasi zenean gipuzkoarrek jaisteko postuak saihesteko erronka zutelako. Bost hilabete geroago, aise bete du helburu hori, eta lortu ostean, beste helburu batzuk finkatzea onena: titulua lortzeko kanporaketak jokatzea, adibidez. Horretarako, ordea, Estudiantes menderatu behar du, eta ez da lan erraza izango, Estudiantes sailkapeneko zuloan dagoelako eta alarma gorria guztiak piztuta.
Hainbat iskanbila izan dituzte jokalari batzuen diziplina ara- zoengatik, eta behin zuloan sar- tu direnean hartu dituzte mu- turreko erabakiak. Bi jokalari fitxatzea, adibidez. Willie Dean eskolta da lehena, eta Tariq Kirksay hegalekoa bestea. Dean saskiratzaile petoa da, eta Kirksay ezagunagoa da ligan, Cajasolen jokatu zuelako joan den sasoian. Erreboteak berreskuratzen abila da frantziarra.
Lagun Arori dagokionez, jokalari guztiak daude kantxaratzeko prest, baita Korolev bera ere, baina zaila izango da jokatzea.
Lagun Arok mailari eutsiko dio Estudiantesi irabazita
12 garaipenetan dago langa, eta behin lortuta, zortzi onenen artean tokia egitea litzateke helburua (12:30, ETB1)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu