Modu ezberdinean prestatu dute Lagun Arok eta Baskoniak ACBko 5. jardunaldia. Donostiarrentzat garrantzi handikoa da partida, jaitsiera saihesteko borrokan bidaia lagun izan daitekeena hartuko baitu Ilunben: Fuenlabrada (12:15, ETB1). Biek gabezia handiak erakutsi dituzte liga hasiera honetan, eta gabezia horien ondorio, sailkapenean daukaten postua eta garaipen-porrot balantzea: lau partida jokatu, eta laurak galdu. Balantzea bera izan arren, komeni Fuenlabradarekin sobera ez fidatzea, Valentzia, Real Madril, Obradoiro eta Unicajaren aurka galdu baitu.
Donostiako premiarik gabe jokatuko du Baskoniak Madrilen (19:00, TVE1). Irabazi beharreko norgehiagoka Milangoa zen, eta ahal bada, hurrengo ostegunekoa. Iluntzekoa bi aurkarien indarrak neurtzeko izanen da aproposa, baina, hasiera batean, Real Madril da faborito argia, Baskonia Nocioni, Rochestie eta Pleiss gabe dagoelako. Real Madrilek ere hutsune garrantzitsu bat du, Sergi Llull antolatzailea, baina Lasoren taldea indarrean dabil liga hasiera honetan. Jokatutako lau partidak irabazi ditu, eta Istanbulen Febnerbahce Ulker ahaltsua menderatzetik dator. Baskonia Milango balentria errepikatzen saiatuko da, baina jakitun da gaurko porrotak baduela konpobidea, liga luzea delako, eta Euroligak ez, abenduan bukatuko delako.
Lagun Arok partida garrantzitsua du gaur etxean, Fuenlabradaren aurka
Caja Laboralek hutsune askorekin jokatuko du Real Madrilen pistan; Nocionik hamar egun behar ditu osatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu