Lagun Aro Gipuzkoa Basket saskibaloi klubak gaur jakinarazi duenez, Rolands Freimanis jokalari letoniarra fitxatu du denboraldi amaitu bitartean. 23 urte ditu, 2,07 da luze eta hegalean eta pibot moduan jokatzen du. Denboraldi honetan Huescan jokatu du LEB Ligan, eta 33 partidatan aritu da, bataz beste bakoitzean 19,1 tanto eginez.
Aurretik Cajasol Sevillan jokatu zuen Freimanisek 2009-2010 denboraldian, eta 2006tik 2009ra ASK Riga taldean aritu zen. Letoniako selekzioaren azpiko mailatan ere aritu da. Jokalaria atzo iritsi zen Donostiara, eta gaur bertan entrenatuko da bere taldekide berriekin.