SASKIBALOIA

Lagun Arok uko egin dio Eurocup-a jokatzeari

Ezintasun ekonomikoak bultzatu du erabakia. Gipuzkoako Foru Aldundiak 700.000 euro gutxiago emango dizkio hurrengo denboraldian.

2012ko abuztuaren 14a
15:52
Entzun

Lagun Aro GBC saskibaloi taldeak ezin izan du azkenean Eurocup-a jokatu ahal izatea bermatuko dion diru-iturririk bilatu, eta uko egin dio lehiaketa hori jokatzeari. Erabakia gaur egin du ofizial taldeak, eta "aurrekontuaren murrizpenak" eragin duela adierazi du.

Duela bi aste Alvaro Bilbao Gipuzkoako Basketeko presidenteak Gipuzkoako Foru Aldundiak taldeari ematen dion diru-laguntza hurrengo denboraldirako 700.000 eurotan murriztuko duela iragarri zuen —1,2 milioi eurotik  500.000 eurora—. Bilbaok erabakia berriro pentsatzeko eskatu zuen aintzat hartu dezaten "taldeak ACB Ligako gestio eredu gisa egin duen lana".

Ez du erantzun positiborik jaso: "Berandu da beste babesle batzuk bilatzeko. Sosik ez dugu txapelketa horretan gutxieneko bermearekin jarduteko". Gauzak horrela, bi lehiaketetan bakarrik jardungo da talde donostiarra: Ligan eta Kopan.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.