Estudiantesen aurka irabaztea zen, Lagun Arok bere zaleen ilusioa berpizteko zeukan azken aukera, eta ez zuen baliatu. Azken aukera, zortzi onenen trenera igotzeko, eta hirugarren urtez jaitsiera saihesteko helburu apala errepika ez zedin. Madrildik, ordea, porrotarekin itzuli zen Donostiako taldea, eta liga erregularra bukatu bitartean ACB ligan irauteko helburu apalari eutsi beste erremediorik ez du. Ezinezkoa da Lagun Aro zortzi onenenartean sartzea. Geratzen diren 13 partidetatik zortzi edo bederatzi irabazi beharko lituzke, eta hori utopia da gaur-gaurkoz.
Kopan sartzeko aukera izan ondoren, zaila da zaleen ilusioa piztea, baina hauxe daukagu. Lagun Aro salbu dago jaisteko arriskuaz, ustez. Gaur-gaurkoz bost garaipeneko aldea kentzen dio azken sailkatuari, Granadari, eta hirukoa Menorcari, jaitsiera postuan dagoen beste taldeari. Garaipen bakarrera du gaurko aurkaria, Manresa, eta haiek menderatzea komeni, badaezpada.
Manresan gertatutakoa izan liteke, gainera, Lagun Aro sailkapenean gorago ez egotearen arrazoietako bat. Lasoren taldeak irabazita zeukan partida galdu zuen azken unean, Rodrigo San Miguel joko antolatzaileak azken segundoan eta zorte handiarekin lortutako saskiratzeari esker. 75-73 irabazi zuten kataluniarrek, eta halakoak nekez ahazten direlako, motibazio berezia dute etxekoek.
Lagun Arok zaleen ilusioa pizteko helburu zaila du
Manresa hartuko du, gora begiratu ezin, eta jaitsiera arriskua are gehiago urruntzeko (17:00, Teledeporte)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu