Lagunak-ek eta Athleticek derbia jokatuko dute gaur, Barañainen

Eibarrek irabazi egin dio Valladolid azken sailkatuari (1-2), eta Realak Oviedon du gaur norgehiagoka

Erredakzioa
Donostia
2009ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Espainiako Superligako bigarren itzulia abian da, eta euskal derbi batekin hasiko da. Lagunak-ek eta Athleticek dute partida gaur eguerdian Barañainen (Nafarroa). Sailkapenari eta aurreko denboraldietan gertatu denari erreparatuta, Athletic da faboritoa. Kontrarioa baino bi postu aurrerago dago sailkapenean, eta elkarren kontra aritu diren sei denboraldietan Nafarroan jokatuta- ko partida guztiak irabazi dituzte bizkaitarrek. Horrek ez du esan nahi, ordea, partida errazak izan direnik. Berez, zelairik zail eta gogorrenetakoa izaten da kontrarioentzat Barañaingoa. Lehen itzulian Lasesarren jokatutako partida Athleticek irabazi zuen (3-2), nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin aritu zen.

Euskal taldeen bigarren itzulia, berez, atzo hasi zen. Eibarrek Valladolid azken sailkatuaren zelaian jokatu eta irabazi zuen (1-2). Garaipen garrantzitsua da gipuzkoarrentzat. Valladolid atzerago utzi eta aurretik dituenak harrapatzeko urratsa egin zuen. Iratik eta Lorenak sartu zituzten eibartarren golak.

Superligan ari den beste euskal taldeak, Realak, Oviedon jokatuko du gaur (12:00). Sailkapenari begiratuta donostiarrak dira partida aurrera ateratzeko faborito nagusiak, baina Oviedo etxeko partidetan ongi moldatzen den taldea da.



Sailkapena

SUPERLIGA (LEHEN MULTZOA)

8.jardunaldia

Atzo.Emaitza.

Valladolid-Eibar1-2

Gaur.Ordua.

Oviedo-Reala 12:00

Las Palmas-Zaragoza10:00

Lagunak-Athletic12:00

Puntuak.J. I. B. G.

1. Prainsa Zaragoza19. 7. 6. 1. 0

2. Athletic 16. 7. 5. 1. 1

3. Reala 14. 7. 4. 2. 1

4. Lagunak 12. 7. 3. 3. 1

5. Oviedo 7. 7. 2. 1. 4

6. Las Palmas 4. 7. 1. 1. 5

7. Eibar 4. 7. 1. 1. 5

8. Valladolid 2. 7. 0. 2. 5

*atzoko partida kontuan hartu gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.