Lehengoan etxean galdu ostean, Los Angeles Lakers egungo txapeldunak ez du hutsik egin NBAko finaleko hirugarren partidan, irabazi egin baitu Boston Celticsen etxean: 84-91. 2-1 da orain aurretik.
Defentsan oinarritu du garaipena Lakersek. Astelehenean Ray Allen Bostoneko hegalak hiruko zortzi saskiratze egin zituen, eta hura gelditu beharra zeukan bart. Lortu du, bi puntu besterik ez dituelako sartu Allenek -13 jaurtiketa egin ditu eta guztiak huts egin-.
Kobe Bryant Lakerseko hegala izan da partidako onena: 29 puntu, 7 errebote, 4 asistentzia.
Boston Celtics 84. (17+23+21+23): Rondo (11), Allen (2), Perkins (5), Pierce (15), Garnett (25); Davis (12), Allen (7), Wallace (2), Robinson (5).
Los Angeles Lakers 91. (26+26+15+24): Bryant (29), Fisher (16), Bynum (9), Gasol (13), Artest (2); Odom (12), Brown (4), Walton (2), Farmar (2), Vujacic (2).
Finaleko partidak
- 1. partida: Lakers-Boston: 102-89. (1-0) Lakers: Kobe Bryantek 30 puntu, Pau Gasolek 23 puntu eta 14 errebote. Boston: Paul Piercek 24 puntu.
- 2. partida: Lakers-Boston: 94-103. (1-1) Lakers: Pau Gasolek 25 puntu, Kobe Bryantek 21, Andrew Bynumek 21. Boston: Ray Allenek 32 puntu, Rajon Rondok 19 puntu, 12 errebote, 10 asistentzia.
- 3. partida, Boston-Lakers: 84-91. (1-2).
- 4. partida, Bostonen. Ostirala (Euskal Herriko 03:00).
- 5. partida, Bostonen. Astelehena (02:00).
- 6. partida, Los Angelesen*. Ekainak 16 (03:00).
- 7. partida, Los Angelesen*. Ekainak 18 (03:00).
* beharrezkoa balitz
nba
Lakers da aurretik berriz ere
84-91 irabazi du bart Bostonen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu