saskibaloia

Lakers NBAko txapeldunak galdu egin du etxean, Dallasen aurka

Steve Nashek (Phoenix) 20 asistentzia eman ditu, Dwight Howardek (Orlando) 20 puntu eta 22 erreboteko marka lortu du.

2009ko urriaren 31
13:07
Entzun
Los Angeles Lakers NBAko egungo txapeldunak galdu egin du denboraldiko bigarren jardunaldiko partida, etxean, Dallas Mavericksen aurka: 80-94. Pau Gasol Lakerseko pibotak min hartuta segitzen du -giharretako lesioa dauka-, eta haren hutsunea nabaritu du taldeak.

Los Angeles Lakers 80 (21+24+15+20): Fisher (5), Bryant (20), Artest (3), Odom (10), Bynum (14); Vujacic, Farmar (5), Walton (2), Mbenga Brown (12), Powell (9).

Dallas Mavericks 94 (24+28+26+16): Kidd (2), Ross (4), Marion (18), Nowitzki (21), Dampier (8); Terry (16), Barea (12), Gooden (2), Singleton (3), Carroll, Humphries (8), Beaubois.

Jardunaldiko beste partiden artean, Phoenix Suns-Golden State Warriorsen (123-101) Steve Nash etxeko taldeko basearen jokoa aipatu behar: 20 asistentzia eman ditu.

Dwight Howard Orlando Magiceko pibotaren partida ere oso ona: 20 puntu, 22 errebote eta 4 txapel. 95-85 hartu dute mendean Nueva Jersey Nets.

Cleveland Cavaliers iazko txapeldunordeak lehen neurketa irabazi du: 104-87 Minnesota Timberwolvesi. LeBron James etxeko hegalak 24 puntu sartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.