Los Angeles Lakersek gero eta gertuago du NBAko aurtengo titulua, finalean dagoeneko 2-0 ari delako irabazten Orlando Magicen aurka. Bart erdietsi du bigarren garaipena: 101-96. Luzapenean erabaki da partida, eta hor Pau Gasol Lakerseko pibota izan da erabakigarria, taldearen hamahiru puntuetatik zazpi berak sartu dituelako.
Kobe Bryant hegala eta Gasol izan dira Lakerseko onenak: 29 puntu eta zortzi asistentzia Bryantek, 24 puntu eta hamar errebote Gasolek -eta, gainera, berriro gailen izan da Dwight Howarden aurrean, honek 17 puntuko eta 16 erreboteko marka lortu duen arren-.
Lau partida eskuratzen dituena izango da txapeldun.
Los Angeles Lakers 101 (15+25+23+25+13): Fisher (12), Bryant (29), Ariza (8), Gasol (24), Bynum (5); Odom (19), Walton, Farmar (4), Vujacic, Brown.
Orlando Magic 96 (15+20+30+23+8): Alston (4), Lee (2), Turkoglu (22), Lewis (34), Howard (17); Pietrus (2), Gortat, (4), Battie (2), Nelson (4), Redick (5).
Saskibaloia
Lakersek bigarrena ere lortu du
NBAko finalean 2-0 ari zaio irabazten Orlando Magici. Bart 101-96 nagusitu zaio, luzapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu