Athletic

Lamikiz: "Denentzako erabaki onena nik dimisioa aurkeztea da"

Talde zuri-gorriarentzat erabaki onena bere dimisioa aurkezte dela adierazi du Fernando Lamikiz Athleticeko presidenetak Bilboko Euskalduna Jauregian egiten ari diren Bazkide Konpromisarioen Batzarrean. Zuzendaritza taldeak egindako lanaren errepasoa eginez abiatu du Lamikizek bere hitzaldia. Kirol arloan akatsak egin dituztela onartu du Lamikizek eta ekonomiari dagokionez talde zuri-gorriaren egoera ona nabarmendu du. Errepasoaren ostean Atletico Madrilen aurkako partidaren amaieran San Mameseko zaleek egindako protestaldia gogoratu du. Ondoren eman du dimititzeko erabakiaren berri.

2006ko irailaren 27a
20:04
Entzun
Eskerrak eman dizkie bazkideei Athleticeko presidente izateko eman dioten aukeragatik. Talde zuri-gorriko presidentea izatea ohore handia izan dela azpimarratu du eta berarekin batera egindako lana eskertu die zuzendaritzako kideei.

Babes osoa eskaini dio gaurtik aurrera bere kargua hartuko duen Ana Urkijori. Orain arte Athleticeko lehendakariordea izan da Urkijo. Era berean, jakinarazi du Juan Ignacio Bustamante zuzendaritza taldeko kideak ere dimisioa aurkeztea erabaki duela. Lamikizek negar malkotan egin ditu bere azken hitzak.

Gaur emango du Lamikizek hartutako erabakiaren berri

Bazkide Konpromisarioen Batzarra egingo du gaur Athleticek eta Fernando Lamikizek bertan emango du bere erabakiaren berri: dimisioa ematen duen edo ez, alegia. Bilboko klubeko zuzendaritzako kideak laugarren aldiz bildu ziren atzo, Ibaiganeko jauregian. Bilera amaituta, Juan Carlos Erkoreka zuzendaritzako kideak ohar bat irakurri zuen.

Zuzendaritzak badaki gaurko batzarra azterketa gogorra izango dela, baina bertako kideak, Lamikiz barne, baikor dira. Ia ziurtzat ematen dute bazkide konpromisarioen babesa lortuko dutela, arlo ekonomikoan ez baitago desadostasun handirik. Lamikizek, halere, kritika gogorrak entzungo ditu batzarrean. Baina badirudi presidentea kritika horiei guztiei eusteko prest dagoela. Sinetsita dago egoerari aurre egin diezaiokeela. Horretarako, gaurko batzarraren azterketa gainditu beharko du, eta taldeak ahal den azkarren emaitza onak lortzen hastea.

Zuzendaritzako kide guztiak ez dira Lamikiz bezain baikor. Zalantzak dituzte, zalantza asko klubak hartu behar duen bidearen inguruan. Kide horiek konbentzitzen saiatzen ari da Lamikiz. Gertatzen dena gertatzen dela, ia baztertuta dago zuzendaritzak dimisioa orain ematea eta 40 eguneko epean hauteskundeak egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.