Maciej Lamperen itzulera da Caja Laboralen atarikoko berri azpimarragarriena. Normalean ez du jokatuko, bost hilabetez aldakako lesio larritik osatzen pasatu ostean, gehiegizko arriskuak hartzea litzatekeelako; baina taldearekin bidaia egite hutsak, beroketa ariketak egiteak talde dinamikan sarraraziko du pixkanaka, eta Baskoniak saskipean daukan zuloa aintzat hartuta, Lampek debuta lehenbailehen egitea onena.
Caja Laboralek bitan jokatu du Santiagon (Galizia), eta bietan irabazi du. Gaur ere faborito argia da, Galiziako taldea sailkapenaren zuloan dagoelako, eta arabarrak, aldiz, hirugarren postuan. Obradoirok, dena den, garaipen handia lortu zuen joan den astean Malagan, Unicajaren aurka, eta pentsatzekoa da gaur ez dela berehalakoan belaunikatuko.
Liga erregularra bukatzeko falta diren hiru hilabete eskasetan sailkapeneko bigarren postua eskuratzeko asmo du Baskoniak. Garaipen bakarrera dauka Real Madril, eta, asko jota, hiruzpalau partida galtzeko baimena izango du azken hamalau partidetan. Gaurkoa irabazteko modukoa den heinean, irabazi egin behar da. Gainera, partida zaila dauka Real Madrilek, Banca Civicaren kantxan, eta litekeena da jardunaldi bukaeran Dusko Ivanovicen taldea bigarren izatea. Etxeko lanak egin behar ditu aurrena.
Lamperekin egin du bidaia Caja Laboralek Galiziara
Obradoiroren aurkakoa partida ona da, Kopari begira konfiantza hartu eta hirugarren postuan sendotzeko (12:30)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu