Txirrindularitza

Lampreko Faria Costak irabazi du Suitzako itzuliko azken etapa

Portugaldarrarentzat izan da itzulia ere, hirugarrenez.

Rui Costa portugaldarrak hirugarrenez irabazi du Suitzako itzulia. JEAN-CHISTOPHE BOTT / EFE
2014ko ekainaren 22a
18:14
Entzun

Martigny eta Saas Fee arteko 157 kilometroak egiten lehena izan da Lampre Merida taldeko Rui Alberto Faria a Costa. Azken kilometroetan aurrea hartu die Belkin taldeko Bauke Mollemari eta IAMeko Mathias Franki.

Baina azken etapa ez ezik, itzulia bera ere portugaldarraretzat izan da, hirugarren urtez jarraian.

Azken etaparako gorde ditu indarrak Rui Costak, eta horri esker Tony Martin alemaniarra atzean utzi ahal izan du. Martin izan da sailkapen nagusiko buru, baina ezin izan dio Rui Costari eurre egin azken etapan.

Suitzako lasterketan egindako lanaren ostean, Frantziako Tourreko podiora igo daitezkeen izenen artean dago portugaldarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.