Gutxi falta izan zaio gaur Euskaltel-Euskadiri aurtengo Tourrean lehenengo etapa lortzeko Iñigo Landaluze txirrindulariaren eskutik. Landaluze gogor saiatu da etaparen 38. kilometroan ihes egin ondoren, baina azkenean ezin. Ihesean Filippo Simeoni txirrindulariak ere parte hartu du. Iheslari biak ia etapa osoan ihesean egon ondoren, tropelak helmugatik 50 metrora harrapatu ditu. Azkenean, etapa Robbi McEwen-ek irabazi du esprintean.
Iñigo Landaluce, nahi eta ezin, profesionaletan dagoenetik bere lehenengo etapa lortzear izan da gaur, baina tropelak bera eta Simeoni helmugatik 50 metrora harrapatu ditu. Gogor saiatu dira iheslari biak, eta, 10 minutuko aldea ere izan dute. Baina etapa azkeneko kilometroetara iristen ari zela, diferentzia ere murrizten joan da. Azkeneko 25 kilometroetan, iheslariek 3 mitutu eta 35 segundoko tartea zuten, baina helmugara 10 kilometro gelditzen zirenean minutu bat eta 25 segundoko tartea zuten bakarrik.
Tropelak asko handitu du abiadura eta azkeneko kilometroan soilik 15 segundoko tartea zuten iheslari biek tropelarekiko. Helmuga aurrean zutela, marratik 50 metro eskasera harrapatu ditu tropelak iheslariak.
Esprinta hainbat txirrindularik jo dute eta horien artean Robbi McEwen izan da azkarrena. McEwenek ozta-ozta irabazi du etapa, Thor Hushovdi eta Stuart O´Gradyri zentimetro batzuengatik aurrea hartuz. McEwenek berak aitortu du etapa amaieraren bideoa ikustera joan behar izan dela, irabazlea nor izan den jakiteko.
Frantziako Tourra
Landaluzek oso hurbil izan du garaipena
Euskaltel-Euskadi taldeko Iñigo Landaluze bere lehenengo etapa garaipena lortzeko zorian egon da gaur, baina azkenean ez du lortu. Etapa hasi eta 38. kilometroan ihes egin du Landaluzek, Filippo Simeoni txirrindulari italiarrekin batera. Etapa osoan ihes eginda ibili ondoren, helmugatik 50 metrora tropelak harrapatu ditu. Etapa Lotto-Domoko Robbie McEwen-entzat izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu