Floyd Landis txirrindulari estatubatuarrak berean jarraitzen du, eta AEBetako Kirola Arbitratzeko Epaitegi independente batek herenegun bere Tourreko positiboa berretsiz emandako epaia gaitzetsi du. Epaitegi horrek arrazoia eman zion AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziari (USADA). Bi epailek erakunde horren epaia babestu zuten, eta beste batek ez.
Epaiak 84 orri ditu, eta txirrindulariak esan duenez, testoste-rona exogenoaren erabilera antzemateko Frantziako laborategiak erabili zuen testosterona-epitestosterona neurria erabat fidagarria ez dela baieztatu du. Epaiak sistema horrek AMA Munduko Dopinaren Aurkako Agentziak exijitzen dituen arauak ez ditue- la betetzen dio, eta Landisek egoera hori ardatz hartu eta erruga- be dela frogatzen saiatuko dela esan du. «Epaia berri txarra da munduko kirolari guztientzat, sistema ona ez dela onartu arren erruduna naizela berresten dutelako».
Kirola Arbitratzeko epaitegiak IRMS edo ikatz-isotopo kozientearen sistema erabili zuen, eta froga hark Landisen positiboko laginak dopinaren aurkako arauak hautsi zituela baieztatu du. Landisek hilabeteko epea dauka helegitea aurkezteko, eta dagoeneko erakunde bakarrean aurkez dezake helegite hori: TAS Kirola Arbitratzeko Epaitegian.
AEBetako epaitegi independentearen ebazpena ontzat eman dute UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak eta Tourrak, eta Oscar Pereiro galiziarra izendatu dute Tourreko garaile. Halere, Pereirok ez du oraindik maillot horia jasoko, Tourrak Landisek jar ditzakeen helegite denen behin betiko emaitzari itxarongo baitio. Seguruena, urte bukaera baino lehen jasoko du Pereirok 2006 urteko uztailean irabazi zuen maillot horia.
TAS-EN BITARTEKARITZA ONARTU DU UCI-K. Espainiako Txirrindularitza federazioak eta Kirol Batzorde Gorenak UCIk Alejandro Valverderi Stuttgarteko Munduko Txapelketan parte hartzeko jarritako debekuaren inguruan egindako eskaera onartu du UCIk. Alegia, TAS erakundearen bitartekaritza ontzat ematea. «UCIk lasaitasun osoarekin onartuko du TASek ematen duen erabakia, erabateko konfiantza daukagu arbitratze epaitegi horrekin». Bi baldintza sinple jarri ditu UCIk, teknikoak. Epaiketan Valverdek berak deklaratzea eta epaiketa frantsesez egitea.
Landis: «Dopina atzemateko sistema ez da ona; errugabea naiz»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu