Gaur goizean ekin dio denboraldi-aurreari Athleticek. Berritasunak dira nagusi talde zuri-gorrian, bai aulkian bai zelaian. Batetik, Ernesto Valverdek ordezkatu du Marcelo Bielsa. Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohia hurrengo bi sasoietan eseriko da aulkian. Jokalariei dagokienez, lau jokalarik utzi dute taldea: Fernando Llorentek, Fernando Amorebietak, Igor Martinezek eta Xabi Castillok. Haien hutsunea betetzeko, lau jokalari fitxatu ditu Bilboko taldeak: Mikel Balentziaga eta Xabi Etxeita atzelariak, Beñat Etxebarria erdilaria eta Kike Sola aurrelaria. Denboraldi honetako helburua argia da: aurreko sasoian emandako itxura eskasa hobetzea.
FUTBOLA
Lanean hasi da Athletic
Entrenatzaile berriarekin eta lau jokalari fitxatuta hasi du denboraldi-aurrea talde zuri-gorriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu