Larraldek eta Arizmendik irabazi zuten atzo, Tolosako Beotibarren, Asperen Bigarren Mailako finala. Apezetxea eta Auxkin hartu zituzten mendean (22-20), eta Asegarceko irabazleen kontra jokatuko dute finala. Tolosako estelarra Titin-Barriolak irabazi zuten, aise, Xala-Goñi III.aren kontra (22-7). Bururik altxatu ezinda dabiltza azken bi horiek. Gaur, Binakako Txapelketako pilota aukeraketa Iruñean (11:30): Irujo-Eulate eta Esain-Ruiz ariko dira.
Larralde-Arizmendik irabazi dute Asperen Bigarren Mailako finala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu