Ekin die Usain Bolt-ek Londresko Olinpiar Jokoei 100 metroetako kanporaketetan, baina ez da hasi egurrean, lasai antzean baizik. 10.09ko denbora egin du lehen karreran, eta berak irabazi du saioa.
Ikusmin handia zegoen estadioan, 80.000 lagun baitzeuden Boltek aurreneko aldiz lasterka egin duenean.
Tyson Gay, Asafa Powell eta Johan Blake dira 100 metroetako beste faborito batzuk, eta haiek ere egin dute estreinakoa. Gayk 10.08ko marka egin du, Powellek 10.04koa eta Blakek 10.00ekoa.
Denborarik onena Ryan Baileyk egin du: 9.88koa.