Latvala lider Galesen, lehen saioa igarota
RALLYA.Jari-Matti Latvala (Ford) da Galesko Rallyko liderra, lehen saioa jokatu ondoren. Finlandiarrak 12,1 segundoren aldea du Petter Solbergekin (Ford), eta 21,3 segundorena Sebastien Loebekin (Citroen). Jokatutako sei zatietatik, lautan izan zen azkarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu