Latvalak garaipena oparitu dio Hirvoneni Australian
RALLYAK. Mikko Hirvonen finlandiarrak (Ford) taldeko aginduei esker irabazi zuen herenegun Australiako Rallya. Jari-Mari Latvala haren herrikide eta taldekidea zen lider azken-aurreko saioan, baina Latvala mantsoago joan zen nahita, Hirvonenek aurrera zezan. Txapelketan, Sebastien Loebek (Citroen) lehen postuari eusten dio, eta Hirvonen bigarren da, 15 puntura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu