Carlota Ziganda Larraintzargo golf jokalariak ezin izan dio lehen eguneko erritmo onari eutsi, eta atzera egin du sailkapen nagusian. Bigarren eguneko bigarren zuloan trabatu da, eta parra lortzeko behar ziren lau kolpeen ordez, zortzi egin ditu.
Horrek baldintzatu du Zigandaren saioa, eta azkenean 72 kolpe eginez osatu du ibilbidea. Bi eguneko emaitzak kontuan hartuta, par azpitik hiru kolpe daramatza, eta 22. postuan dago orain.
Larunbatean amaituko da golf lehiaketa.