Urtebeteko etenaldiaren ondoren, erremontea Euskal Jai Berrira itzuliko da sanferminetan. Oriamendik lau jaialdiko feria antolatu du bihartik igandera jokatzeko, eta, azken urteetan bezala, binakako torneoa izango da feriaren bizkarrezurra. Lau bikotek hartuko dute parte: Ezkurra-Olazar, Zeberio II.a-Etxeberria III.a, Urriza-Ion eta Urtasun-San Miguel. Lehen hiru jaialdietan ligaxka jokatuko dute, eta lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute 8an.Litekeena da, era berean, jaialdi horietan buruz buruko Kutxa torneoko atariko faseko final-laurdenetako partidaren bat jokatzea.
Bestalde, EPELek esku-huskako feriako bi multzoak zehaztu ditu. Larunbatean arratsaldean, Olaizola II.a-Apraizek Titin III.a-Barriolaren aurka jokatuko dute, eta Bengoetxea VI.a-Begino da multzoko hirugarren bikotea. Igandean, berriz, Berasaluze VIII.a-Albisuk eta Xala-Zubietak neurtuko dituzte indarrak. Multzoko hirugarren bikotea Irujok eta Merino II.ak osaturikoa da.
Lau bikote sanferminetako erremonte torneoko binakakoan
Pilota hotsa bihartik igandera itzuliko da Euskal Jai Berrira; Zeberio eta Etxeberria III.a dira faboritoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu