mendia

Lau euskal mendizaleak onik erreskatatu dituzte, Peruko Mendikate Zurian

Lau euskal mendizale erreskatatu dituzte asteburu honetan alturako gaitzak jota, Peruko Mendikate Zurian, hango Poliziak jakitera eman duenez. Lau mendizaleen familiek, ordea, ukatu egin dute inor alturako gaitzak jo izana, eta haien esanetan lauretako baten osasun arazoengatik eskatu zuten laguntza mendizaleek. Euri-jasa batek erreskate lanak zaildu arren, guztiak arriskutik kanpo daude. Asier Mediavilla, Laura Guey, Ekain Caigal, eta Eneko Arenaza dira onik atera diren lau mendizaleak. Azken hori dago hiruretako gaizkien. Nolanahi ere, azterketa medikoak eta erradiografiak egin dizkiote eta biriketan ez du edemarik. Bihar goizean, dagozkien azterketa medikuak eginda, lau gazteak Limarako bidean aterako direla aurreikusten da.

2005eko abuztuaren 22a
15:41
Entzun
Oraindik zehazteke dauden arrazoiengatik larunbat gauean lau euskal mendizalek laguntza eskatu zuten. Euriak, ordea, zaildu egin zituen erreskate lanak. Ekain Cajal igande goizaldean jaistea lortu zuten, beste hirurek, berriz, 5.000 metrora pasa zuten gaua, baina behean daude dagoeneko, Cajatambon, hain zuzen. Arenaza eta Guey Barrancako ospital batean daude, eta beste bi gazteak harako bidean daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.