Brontzezko domina oso gertu izan du Jonathan Castroviejo txirrindulari getxoztarrak erlojupeko proban. 1:13:21ko denbora eginda, lau segundo gutxiago behar izan ditu Chris Froomek 54 kilometroko ibilbidea osatzeko. Fabian Cancellararentzat izan da urrezko domina.
Erlojupeko bikaina egin du Castroviejok, eta aurretik irten diren guztien denbora hobetu du getxoztarrak. Atzetik irten zaizkio, ordea, podiumera igo diren hirurak: Fabian Cancellara (urrea), Tom Dumoulin (zilarra) eta Chris Froome. Diploma eskuratu du behintzat Castroviejok.
Getxokoaren erlojupeko bikainak itzalpean utzi du Ion Izagirreren saio oso ona ere. Ormaiztegiarra zortzigarren izan da helmugan, eta hark ere diploma lortu du.