Laudrupek Mallorca utzi nahi du
ESPAINIAKO LIGA. Michael Laudrup Mallorcako entrenatzailea, bere kontratua etetea aztertzen ari da. Herenegun Erik Larsen bere laguntzailea kaleratzea izan da horretarako arrazoia. Irailetik ez zuen harremanik Lorenzo Serra Ferrer bazkide nagusiarekin fitxaketekin izandako arazo batzuk tarteko. Joaquin Caparrosek ordezka dezake Laudrup. Larunbatean Osasunaren aurka jokatuko du Mallorcak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu