Lagun Arok Kopa behin betiko ahaztu, eta zeregin garrantzitsuagoetan murgildu beharko du burua aurrerantzean. Jaitsiera postuei gehixeago erreparatzean, besteak beste. Laugarren partida galdu zuten jarraian gipuzkoarrek, eta Bartzelonaren bisitaren zain, 7-10 balantze kezkagarriarekin itxi dezakete lehen itzulia. 88-72 galdu zuen Zaragozan, eta taldeak jaurtiketetan lortutako portzentaje eskasak desorekatu zuen balantza etxekoen alde: %42.
Doblas, Miralles, Panko eta Salgado gaizki aritu ziren. Pankok %11 bakarrik saskiratu zuen, eta Doblas, Miralles eta Salgadok%30etik behera. Salgadoren parekoek, aldiz, partida bikaina egin zuten. Quinterosek 27 puntu saskiratu zituen (37ko balorazioa), eta Cabezasek 13. Hiru puntura ere hurbildu zen Lagun Aro, 65-62, baina mina ematen duen zigorra jaso zuen azkenean: 88-72.
Laugarren dema galdu du jarraian Lagun Arok, eta gora ez, behera begira jarri da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu