TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA
Laugarrenez egin dute odol analisia: denak osasuntsu
Bigarren atseden egunean 33 txirrindulariri odol analisia egin diete, eta guztiak Frantziako Tourrean jarraitzeko egoera onean daudela adierazi du Nazioarteko Txirrindulari Elkargoak (UCI). Euskaltel-Euskadi, Illes Balears Caisse D'Epargne, Davitamon-Lotto, Ag2r Prevoyance eta Fassa Bortolo taldeak izan dira kontrola jasan dutenak. Tourra hasi zenetik laugarren hematokrito kontrola dute txirrindulariek, beraz 165 dira jada, analisia pasa izan behar dutenak. Oraingoz, bakarra izan da froga igaro ez duena: Evgeni Petrov (Lampre-Caffita). Errusiarraren hematokrito tasa % 50a baino handiagoa zelako utzi behar izan zuen Frantziako Tourra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu