Laurent Fignon hil da, Frantziako txirrindulari ohia eta bi Tourren irabazlea (1983 eta 1984). Minbizia zuen eta gaixotasun horren ondorioz hil da. Azkenaldian France 2 telebista katean esatari lanetan zebilen, eta Laurent Fignon zentroko zuzendaria zen Bagneres de Bigorren.
50 urte zituen (Parisen jaio zen), eta 2009ko ekainean ateratako liburu batean adierazi zuen hesteetako minbizia zuela. Frantziako bi Tour irabazteaz gain, 1989ko Italiako Giroa ere lortu zuen, baita Milan-San Remo klasikoa ere 1988 eta 1989an.
1982-1993 artean izan zen txirrindulari profesionala, eta urte horietan 81 garaipen erdietsi zituen. Renault izan zuen lehen taldea (1982-1985). Bere bigarren denboraldian irabazi zuen lehen Tourra, 23 urte zituela -1933tik izandako garailerik gazteena izan zen-. 1984ko garaipenean, Bernard Hinault zuela aurkari, bost etapa eskuratu zituen.
1989an, Tourra eskura zeukala, Greg Lemond izan zen irabazlea azkeneko erlojupekoan; Fignonek zortzi segundora bukatu zuen itzulia.
1992an irabazi zuen azkeneko etapa Frantziako Tourrean. Gatorade taldean zen orduan (1992-1993). Haren beste ekipoak: Systeme U (1986-1989) eta Castorama (1990-1991).
1987ko eta 1989ko bi probetan positibo eman zuen anfetaminengatik.
Txirrindularitza
Laurent Fignon hil da, minbiziaren ondorioz
Tourra irabazi zuen 1983 eta 1984an. 50 urte zeuzkan frantziarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu