OFIZIALTASUNA

"Legediak ez du debekatzen euskal kirol selekzioen nazioarteko ofizialtasuna"

Selekzioen parte hartzearen bideragarritasuna aztertzeko txosten bat egin dute, Eusko Jaurlaritzak eskatuta.

Euskal selekzioaren partida, iazko abenduan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko apirilaren 10a
19:31
Entzun

Txostena aurkezteko, mahai inguru bat egin dute Bilbon, eta bertan izan da Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria. “Ez dago Espainiako ordenamendu juridikoan, ez Europakoan, ezta nazioartekoan ere, euskal federazioen nazioarteko dimentsioa eta proiekzioa debekatzen edo galarazten duen aginduzko araurik”, nabarmendu du Redondok.

Eusko Jaurlaritza euskal kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko aztertzen ari den bideak zeintzuk diren azaldu du Redondok: “Asmoa da nazioartean dauden bideak aztertzea, Espainiako federazioek plantea ditzaketen beto edo blokeo horiek gaindu ahal izateko”.

Egun, estaturik gabeko 49 nazio daude munduan, era ofizialean eta normal-normal nazioarteko lehiaketatan parte hartzen duten selekzio bat edo bat baino gehiago dituztenak. “Guk zergatik ez?”, galdetu du Redondok. Uste du "oso litekeena" dela Espainiako federazioek Euskal Herrikoen aitortza ukatzea, baina mendi federazioaren adibidea jarri du ondoren: “Espainiako Mendi Federazioak ez dio betorik jarri Euskal Herriko Mendi Federazioaren nazioarteko aitortzari”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.