Eduardo Vargas Corinthians taldeko aurrelari txiletarra izan da partidako heroia. Berak sartu ditu etxekoen bi golak. Lehena, lehen zatia amaitzear zela, eta bigarrena 64. minutuan. Tartean Peruk gola sartu du. Gary Medelek txiletarrak sartu du bere atean.
Finalerako sailkatuta, Txilek ia hiru hamarkadako lehortea eten du. Izan ere, 28 urte zeramatzan finala jokatu gabe, 1987an Argentinan jokatu zen ekitalditik, hain zuzen ere. Txiletarrek eskura dute lehen aldiz txapeldun izatea. Horretarako, Argentina edo Paraguairi irabazi beharko diote azken partidan. Argentinarrek eta paraguaitarrek bihar goizaldean jokatuko dute bigarren finalerdia. Argentina da faboritoa.