Gaizki hasi du partida Bilbo Basketek, eta gogor ordaindu du azkenean, CAI Zaragozaren aurrean 71-82 galduta. Nagusitasun handia erakutsi du Zaragozako taldeak lehen laurdenean, 11-26ko markagailua ezarriz. Hortik aurrera, urduri egon da Bilboko taldea, jokaldi azkarretan hurbiltzea bilatu nahiean, alferrik. Kanpoko jaurtiketetan huts ugari pilatu dituzte bizkaitarrek, eta aurkariek, ezarritako tarteari eutsiz berenganatu dute partida. Azken txanpan hurbildu da gehien Bilbo Basket, baina berandu zen ordurako. Hala, denboraldiko lehen partida galdu dute bilbotarrek Miribillan, etxean.
Saskibaloia
Lehen laurdeneko ahulezia garesti ordaindu du Bilbo Basketek (71-82)
Zaragozako taldea nagusi izan da partida osoan zehar, eta eroso bereganatu du garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu