Bigarren mailan hirugarren denboraldia zuen Lacturale Araskik, eta ez zen ohorezko mailara igotzeko faboritoen artean. Hala ere, lauko final bikaina eginda, ezustea eman dute gasteiztarrek. Sant Adriaren aurrean, hasiera-hasieratik nagusitu dira markagailuan, eta defentsa sendoari esker lortu dute garaipena.
Lehen hiru minutuetarako 0-11 ari zen irabazten Araski. Kataluniarren erreakzioa heldu da bigarren laurdenean, baina atsedenaldira heldu aurretik aldea handitu dute arabarrek (27-44). Aldea ederki kudeatu dute Madalen Urietak zuzendutako jokalariek, eta hemeretzi punturen aldearekin lortu dute garaipena amaieran.
Urietak berak aitortu du ez zutela mailaz igotzea espero: "Miraria izan da. Jokalariek hau merezi dute. Betetako ametsa da hau".