OLINPIAR JOKOAK

Lehia aurreko eta osteko bizipenen berri eman dute Iñigo Peñak eta Igor Genuak

Piraguista bihar lehiatuko da K4 mailan. Errugbi jokalariak, berriz, hamargarren postuan amaitu ditu Jokoak. Bideoan, '6. uztaia' saioa: [youtube]https://youtu.be/-52RTrcrF2g[/youtube]

2016ko abuztuaren 18a
09:47
Entzun

Olinpiar Jokoen azken txanpan lehiatuko da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. K4-1.000 mailan ariko da bihar (14:00etatik aurrera), eta Rio de Janeirora joan aurretik, BERRIArekin izan zen, lehiatu aurreko egunak nola bizi zituen kontatzeko. Bestelako ikuspuntua eman du Igor Genua Hernaniko errugbi jokalariak; amaitu zuen txapelketa, eta Euskal Herrian da jada. Esperientzia nolakoa izan den azaldu du 6. uztaia saioan.

Horrez gain, olinpiarrak ez diren kirolei erreparatu die saioak. Batzuk olinpiarrak izan ziren, beste batzuk izango dira —2020ko jokoetan izango da, esaterako, surfa—... horiekin erreportajea osatu du Berria Telebistak.

Gainera, ohi bezala, begiratua prentsari, Imanol Magro Eizmendi eta Enekoitz Telleria kazetarien bideokronika, Danel Agirreren bidaia, eguneko irudia eta euskal kirolarien agenda dago ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.